Materiala
- Kartoia.
- Kola txuria.
- Egunkaria.
- Pintura.
- Artilea.
- Zeloa.
Prozesua
- Lehenengo kartoia moztu eta danbolinaren forma ematen saiatu gara. Hala ere, nahiz eta kartoia tolestu, ezin izan zaio forma biribila eman, esan daiteke tolesturen marrak ikusten zirela.
- Ondoren, marra edo tolestura horiek ez antzemateko, kola txuriarekin egunkari zatiak itsatsi ditugu eta gainera, barnealdean zirkulu formako zenbait kartoi zati sartu ditugu.
- Gero, kartoi zati bat moztu dugu. Zati luzexka eta fina lortu dugu, izan ere, danbolinaren makilaren funtzioa izan behar du.
- Hau egin ostean, danbolina margotzen hasi gara, marroi antzeko kolore batez zati gehientsuena eta zati zehatz batzuk beltzez. Makila kolore beltzez margotu dugu.
- Azkenik, artilearekin bi ekintza eraman ditugu aurrera: alde batetik, txirikorda bat egin dugu eta danbolinean bi zulo eginez lotu dugu, danbolina hartzeko soka gisa. Bestalde, artile txuri zatiak danbolinaren inguruan itsatsi ditugu kola eta zeloa baliatuz.
Jatorrizko danbolina
Gure danbolina
Egileak: Ainhoa Artola eta Ane Acha.
No hay comentarios:
Publicar un comentario